
Besteak beste, Rafa Ruedak parte hartuko du kantu afarian
Garriko Bertso Eskolak kantu afarirako txartelak jarri ditu salgai dagoeneko. Urtero bezala, lagunarteko giroan batuko dira Saragiakoak. Horretarako afari eta kantaldi eder bat antolatu dute. Kantu afaria hilaren 15ean egingo dute, baina txartelak aldez aurretik erosi behar dituzte interesatuek. Hain zuzen, auzokoa tabernara joanez, edota 649.338.747 telefono zenbakira deituz apuntatu daitezke, 20 euroren truke.
Aurten, Natxo Beltran, Rafa Rueda, Arkaitz Miner, Txus Aranburu, Jon Enbeita eta Itsaso Etxebeste musikariek parte hartuko dute kantu afarian. 21:00etan hasiko da afaria, eta, ostean, kantaldiagaz gozatzeko aukera izango dute Ariatza auzoan bildutakoek.