
Ezkerretik eskubira: Nerea Zenigaonaindia, Marta Alberdi, Nahia Anitua eta Amaia Iruskieta
Bertoko neskek Bizkaiako selekzioagaz irabazi dute euskal txapelketa. Hain zuzen, Gipuzkoako eta Arabako taldeak menpean hartuta nagusitu da Bizkaiako selekzioa. Bizkaitarrek, baina, majo sufritu behar izan zuten garaipena lortzeko. Izan ere, puntu bakarreko aldeagatik irabazi zituzten txapelketako bi partidak; 37-36 Gipuzkoaren kontra eta 59-58 Arabaren kontra.
Nerea Zenigaonaindia (Seber Altube), Nahia Anitua (Seber Altube), Marta Alberdi (Institutua) eta Amaia Iruskieta (Institutua) izan dira txapelketan parte hartu duten bertoko neskak.