
Goi-Zaleren ibilaldi bat
Azaroaren 9an egingo du Gernika-Lumoko mendi taldeak ermiten martxa,
Burdinolak, zentralak eta zerrategiak izenekoa. 07:30ean ipini du hitzordua, Gernika-Lumoko autobus geltokian, Laga hondartzan hasiko baitute ibilaldia, 08:00etan. 28 kilometroko ibilbidea izango dela aurreratu du.
Laga-Lastarri-Ibaeta-Zendokiz-Oxinaga-Muruetagana-Zeeta-Bollar-Gabika-Ikazurieta-Oma-Basondo-Errekalde-Ozollo-Arteagako gaztelua-Kortezubi-Enderika-Erreka hegala-Gernika-Lumo izango da ibiltariek egingo duten ibilbidea.
Bazkideek 3 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 5. Dena den, autobusez beharrean zuzenean Lagara joateko aukera ere badagoela adierazi du mendi taldeak. Hori bai, nork bere jatekoa eroan beharko duela zehaztu du.
Informazio gehiagorako 94-625 84 78 edo 639-646 723 telefono zenbakietara dei daiteke.
Ordutegia: astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:30era