
Nesken talde bi osatu zituen iaz Bermeoko Futbol Taldeak
Bermeo Futbol Taldea eta Futbol Eskola osatzen duten jokalari guztien kromoen bilduma sortu gura dute, eta horretarako lanean dabiltza futbol taldea bera eta Cromogal Publicaciones Deportivas enpresa.
Maila guztietako jokalarien argazkiak jasoko ditu aipatu bildumak, eta, horretarako, horien guztien argazkiak aterako dituzte. Maila bakoitzeko kideekin hitzordu jakin bat jarri dute: nesken taldeak, esaterako, jadanik atera ditu atera beharreko argazkiak, eta gazteen eta nagusien eguna zehazteke dute oraindik. Gainontzekoek badute egun eta ordua zehaztuta: azaroaren 10ean, domekan, batuko dira guztiak Itxasganen; 10:00etan umetxoak, 11:00etan umeak, 12:00etan gaztetxoak eta 12:30ean kadeteak.