Euskararen erabilera bultzatzea eta indartzea helburu duen egitasmoan parte hartzeko aukera du oraindik herritarrak. Edozeinek parte har dezake bertan, taldeak euskara mailaren arabera ere antolatzen baitira. Edonola ere, Berbalagunen parte hartzeko “euskaraz berba egiteko gogoa baino ez da behar”.

Berbalagunek bitxigintza ikastaroa antolatu izan ohi du, besteak beste.
Berbalagunak 5-6 pertsonako taldeetan batzen dira, taldeak berak aukeratutako ordu, toki eta egunean. Hala, euskara praktikatzeko eta bizitzeko aukeraz gozatzen dute. Oinarrizko taldean, tartekoan zein trebean parte hartzeko aukera dute interesatuek; alegia, euskara ikasten ari diren horientzako zein euskaraz ongi moldatzen direnentzako aproposa da Berbalagun.
Beraz, “euskara hobetu nahi duten pertsona guztiek, konfiantza hartu nahi dutenek, edota euskaraz ondo moldatzen direnek eta berba egin nahi duenari laguntzeko prest daudenek aukera paregabea dute Berbalagun egitasmoan”.
Parte hartzea doanekoa
Hala, interesa dutenek Bermeoko AEK (609 462 018) eta Gotzon Garitaonaindia (688 651 491) euskaltegietara, Hizkuntza Eskola Ofizialera (94 618 70 91)edota Bermeoko Udaleko Euskera Sailera (94 617 91 22) deitu beharko dute. Dena den, Berbalagunen blog-ean edota Facebook-ean ere bada izena emateko aukera. Orain arte bezala, aurten ere, Berbalagun egitasmoan parte hartzea doanekoa izango da.