Gaur, bihar eta etzi, surfa izango da nagusi Mundakan; izan ere, bertako taldeak II. Surf topaketak antolatu ditu. Taldeko kide diren 50 bat surflari atera dira gaur goizean uretara, eta taula gainean metro bi eta erdiko olatuen artean murgildu dira.
Olatuek iraun bitartean jarraituko dute gaur surfean, eta gauza bera egingo dute datozen egun bietan ere. Mundakako Surf Taldeko kideek azaldu dutenez, “urte mordoa dira Mundakan halako olaturik ikusten ez denetik”. Beraz, horiek aprobetxatzeko taula esku artean hartuta uretaratu dira gazte zein nagusiak. II. Topaketa horietan parte hartu dutenen artean, mundakarrak, Busturialdekoak, brasildarrak, australiarrak zein beste hainbat tokitako herritarrak direla azaldu du takdeak. Horiek guztiak, “ondo pasatzera eta surfaz gozatzera” aterako dira egunotan.