Floren Aoiz: "Herriko tabernak eta Kultur Elkarteak itxi nahi dituzte"
http://www.youtube.com/watch?v=O3EVzwWjTgs#t=24
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Floren Aoiz 35/02 sumarioko auzipetuak eta Haritz Escudero abokatuak epaiketaren inguruko balorazioa egin dute, agerraldi batean. Aoizen berbetan, aste honetan Auzitegi Nazionalean jazotakoa “inflexio puntu bat” izan da. “Tribunalaren inpartzialtasuna zalantzan jarri da, fiskalarekin lerratu baita Herriko Taberna eta Kultur Elkarteen aurka”, azaldu du Aoizek; “ez da ohikoa honelako epaiketetan tribunalak hain goiz bere asmoen honelako streaptease-a egitea” . Harek dioenez, “herriko tabernak eta Kultur Elkarteak itxi nahi dituzte”
Hori dela eta, “horri aurre egiteko erantzun dinamika bat abian jartzea ezinbestekoa dela deritzo Aoizek. Izan ere, dioenez, “ez da politika epaitzeko garaia, politikari ate guztiak irekitzekoa baizik”.
Escuderok, bere aldetik, epaiketaren aspektu juridikoak izan ditu hizpide. “Gertatutakoak argi erakusten du akusazio fiskalaren oinarri juridiko eza”, azpimarratu du abokatuak, “akusazioak elkarte horiek ere beste inputatuak bezala epaituak izatea nahi du, nahiz eta hauen aurkako zigor eskaerarik ez den; hori ez dago epaiketaren oinarrietan”.
Abokatua bereziki kezkatua agertu da tribunalak agertu duen jarrerarekin, bere esanetan, defentsarako eskubidea urratzen ari baita.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.