Bermeon lapurreta egitea egotzita atxilotu dute gazte bat, Portugaleten
18 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak, ustez Bizkaiko hainbat etxetan eta enpresatan ostu izanagatik. Hain zuzen, hamabost lapurretatan parte hartu izana leporatzen diote. Harekin batera, adin txikiko bat ere inputatu dute.
Iraila eta urria artean jazo ziren lapurretak, Gatikako, Laukizko, Bermeoko, Arrietako, Maruriko eta Gamiz-Fikako zenbait etxebizitzatan. Ertzaintzak hamahiru salaketa erregistratu zituen. Gehienetan leihoetatik sartu ziren lapurrak, eta, batik bat, dirua, bitxiak eta gailu elektronikoak ostu zituzten.
Portugaleten atxilotu zuten gaztea, eguen goizean.