Gernikako indabak eta Errioxako ardoa izango dira dastagai azaroko azoka berezian

Indabaren eta ardoaren azoka bereziaren momentu bat, iaz

Indabaren eta ardoaren azoka bereziaren momentu bat, iaz

Azaroko azoka berezian Gernikako indabak eta Errioxako ardoa dastatzeko aukera izango dute, Gernika-Lumoko merkatu plazara gerturatzen diren guztiek. Hain zuzen, zapatuan izango da azoka berezia, 09:00etatik aurrera. Bestalde, bertoko produktuen eta artisauen produktuak ere izango dira salgai, Merkatu Plazan. Guztira, 28 salmahai jarriko dituzte bertoko ekoizle eta artisauek.