Uztailean eta abuztuan 500 bisitari inguru izan ditu San Andres elizako ganga plokromatua, eta berau urte osoan erakusgarri izatea da orain Ibarrangeluko Udalaren asmoa. Hori dela eta, udaletxea zabalik dagoen orduetan (astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara) bisitariek audiogidak izango dituzte eskuragarri (euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta inglesez). Gainera, elbarriren bat dutenentzako egokituta daudela azaldu du Ibarrangeluko alkate Jesus Mari Ziluagak. Audiogida horiek doan hartu ahalko dituzte bisitariek.
Gainera, talde bisitak eskatu nahi izanez gero (ikastetxeek, erretiratuek…) udaletxera dei dezakete ordua hartzeko: 946 276 004).
Proiektu bateratuaren beharra
San Andres elizako ganga erakustera emateko proiektu pilotua ipini zuten martxan udan. Herriko teknikaru turistiko baten laguntzarekin, 500 bisitari inguruk izan zuten XVI. mendeko obra horren berri. Udako bisita gidatuek ondarea ezagutzera ematea zuten helburu, eta lehenengo fase hori “positiboa” izan dela azaldu du Ziluagak: “Obra horren garrantzia ezagutzera eman nahi genuen; hori eginda, jarraipena eman gura diogu orain”. Hala, San Andres eliza ezagutzera emoteko beste bide batzuk ere aztertzen ari da Ibarrangeluko Udala. Era berean, eskualdeko beste udalerri batzurekin elkarlana ere sustatu gura du Ziluagak, eskualdeko proiektu turistiko kulturala garatzeko.