Zubieta-Errota liburutegia
Helduei zuzendutako ikastaroa azarotik ekainera bitartean luzatuko da, eta astean lau orduz izango dituzte eskolak parte hartzaileek. Hain zuzen, astelehenetan eta eguaztenetan batuko dira, 09:30etik 11:30era. Ordutegi hori, dena den, ordu laurden atzeratu edo aurreratu daitekeela zehaztu dute, ikasleen beharrizanetara moldatzeko.
Urriaren 30a orduko eman behar da izena, liburutegian. 645-006 663 telefono zenbakira deituta ere eman daiteke izena.