Bermeoko kirol portua
Azaroaren 4an argitaratuko du Eusko Jaurlaritzak Bermeoko amarratzeak aldi baterako emateko deialdia. Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Azpiegituraren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok azaldu duenez, 401 amarratze eskainiko dituzte; horietako 370 pantalanetan, eta 31 buietan.
Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 5etik (martitzena) 25era artekoa (astelehena) izango da. Eskaera egiteko orria doan emango dute Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Elkano 3, behea, 48011 Bilbo) eta Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzan (Donostia 1, Lakua 1-7. solairua, 01010 Gasteiz), astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00ak arte. Eusko Jaurlaritzaren webgune elektronikoan (
www.euskadi.net) ere eskura daiteke Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren atal honetan: Portu eta Aireportuak – kirol-portuetan amarralekuak:
Amarratzeko eskaera.
Eskaerekin batera 2004ko apirilaren 20ko aginduaren 4.2 artikuluak eskatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Itsasontzien titularrek, baldin eta beren itsasontziak zein propultsatzeko ekipoak CE marka badute, izena emateko ziurtagiria aurkeztu ahal izango dute idazpen-orriaren ordez.
Ruiz de Anguloren arabera, “Bermeoko pantalaneko amarralekuetan fingerra duten pantalaneko 359 amarraleku daude; haietatik 128 gehienez 6 metroko gehieneko luzera duten itsasontzientzat, 53 6 metrotik gorako eta gutxienez 7 metroko gehieneko luzera dutenentzat; eta gainontzeko 178 amarralekuak 7 metrotik gorako eta gehienez 8 metroko gehieneko luzerako itsasontzientzat”. Bestetik, “pantalaneko gainerako 11 amarralekuek ez dute fingerrik; horietako 6 gehienez 6 metrora arteko gehieneko luzera duten itsasontzientzat dira, hiru gehienez 6 metrotik gorako eta gehienez 7 metroko luzera duen itsasontzi batentzat eta azken biak 7 metrotik gorako eta gehienez 8 metroko gehieneko luzera duten itsasontzientzat”.
Buietakoei dagokienez, “6 eta 7 metro arteko gehieneko luzera duten itsasontzientzat dira lau, horietan maniobratzeko zailtasuna dela-eta; gainontzeko 27 amarralekuak, berriz, 8 metrotik gorako gehieneko luzera dutenentzat dira”.