6.700 euroan erosi du Mendata Berria jatetxeak Olaberriako Aizpearen gazta erdia
Beste behin, milaka lagun hartu ditu gaur herriak, baserritarren egun handian. 277 saltoki egon dira denetara, eta 09:00etatik euskal soloetako produkturik onenak eskuratzeko aukera eduki dute bisitariek. Eguraldiak ez du lagundu, eta goizean goiz beste urte batzuetan baino jende gutxiago ibili da herriko kaleetan. Orduek aurrera egin ahala, baina, jendetza iritsi da, eta batez ere saltokien inguruan ibili da jendea. Hala ere, bisitari kopurua aurreko urteetatik nahikoa urrun gelditu da. Izan ere, beste edizio batzuetan 100.000 pertsona izan diren bitartean 60.000 kalkulatu ditu Gernika-Lumoko Udalak aurten.
Gaztaren 74 saltoki egon dira, ortuarien 47, artisauen 46, fruten hamabi, makinariaren hamahiru, eztien sei, txakolinen hogei, ogi eta euskal pastelen 22, kontserben hamabi, sagardoen sei, erroskilen bost, esnekien eta loreen bina eta bestelako produktuen bost. Horiek guztiek parte hartu dute ortuarien, fruten, loreen, txakolinen, eztien eta gazten lehiaketan. Aurten ere epaimahaia nekazal munduko teknikari adituek osatu dute, Bizkaimendiko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Jatorrizko Deiturako kideek puntuatu baitituzte produktuak. Gaztak dastatzen sukaldari ospetsuak aritu dira: Haizian jatetxeko Jose Miguel Olazabalaga, Jauregibarriako Beñat Ormaetxea, Baskook jatetxeko Aitor Elizegi, Zalloko Iñigo Ordorika, Zortzikoko Daniel Garcia, Minako Alvaro Garrido, Tamesiseko David Garcia, NH Hotelak kateko Txomin Gomez, Boroako Jabier Gartzia eta Itsasmendi upategiko enologo Ana Martin. Saltokiez gain, bederatzi txosna izan dira. Foru plazan (Apareu eta Arkupe pelota elkartea), Ciutat de Bergan (Gernika saskibaloi), Pasealekuan (AEK/ Busturialdean Euskaraz Bizi), Saraspen (Gernika Off Road), Alondegian (Jai Alai), Adolfo Uriosten (Esan) eta Domingo Alegrian (Gernika Club eta Rugby Taldea) egon dira txosnak. EHNE sindikatuarenak osatu du eskaintza, Juan Calzadako lokalean. Gernika-Lumon batzen den jendetza dela eta, protestak egiteko egun aproposa izan ohi da Urriko Azken Astelehena, eta gaur ez da salbuespena izan. Hala, Eroski eta Fagorren menpeko ekarpenen auziko kaltetuek beren arazoaren berri eman dute Gernika-Lumon, Euskadiko Kutxaren eta Santander banketxearen aurrean protesta eginez. “Caja Laboral, Eroski, Fagor lapurrak” aritu dira oihukatzen.- Aterki asko ikusten dira gaur Gernika-Lumon
- Saltoki bat, gaur goizean
- Jendetza saltokien inguruan
- Saltoki bat
- Saltoki bat
- Eroski eta Fagorren menpeko ekarpenen auziko kaltetuak
- Eroski eta Fagorren menpeko ekarpenen auziko kaltetuak
- Taloak egiten
- Lorak
- Frutak
- Frutak
- Eztia
- Gaztak dastatzen
- Gaztak dastatzen
- Gaztak dastatzen
- HITZAren saltokia
- Azokako giroa
- Azokako giroa
- Azokako giroa
- Azokako giroa
- Azokako giroa
- Azokako giroa
- Azokako giroa
- Azokako giroa
- Azokako giroa
- Azokako giroa
- Azokako giroa
- Magalarteko arduraduna, saria jasotzen
- Olaberriako Aizpeako arduraduna, Jose Mari Gorroño alkateagaz, sari banaketan

























































