Bermeo eta Gernika futbol taldeek garaipena lortu dute asteburuan
Bermeoko eta Gernika-Lumoko futbol taldeek garaipena lortu zuten, ligako hamargarren jardunaldian. Bermeotarrek denboraldiko bigarren partida irabazi zuten, Itxasganen irabazitako lehenengoa. Gernika, bestalde, Santutxuren zelaian nagusitu zen.
Bermeotarrek 2-0 hartu zuten menpean Retuerto. Ligako bigarren garaipena lortuta, bertokoak goraka doaz sailkapenean. Hala, hamabosgarren postuan jarri dira, bederatzi puntugaz. Retuerto azken sailkatuak lau puntu dauzka eta Elgoibar azkenaurreko sailkatuak sei puntu.
Gernika, bestalde, 1-2 gailendu zen Santutxuren kontra. Garaipena lortuta, bertokoek play-off postuetan sartzeko borrokan jarraitzen dute. Hain zuzen, zazpigarren sailkatua da Gernika, hamazazpi puntugaz. Zalla laugarren sailkatuak, berriz, hemeretzi puntu dauzka.