
Arrolapekoak taldekako garaipena ospatzen
Arrolape Mendi Taldeak eta Imanol Goñi natxituarrak (Ea) mendi lasterketen Euskal Kopa irabazi zuten joan den asteburuan, denboraldi bikain bati amaiera ezin hobea emanez.
Egutegiko sei probak jokatuta, Arrolape taldekako sailkapenean nagusitu da Sestaoko talde indartsuaren aurretik. Goñik, bestalde, Javi Olabarria menperatu du, 146 puntuko aldeagatik. Joanes Goitisolo eta Iñigo Bilbao gernikarrek ere emaitza oso ona lortu dute Euskal Kopan. Goitisolok bigarren amaitu du 23 urtez azpikoen mailan, eta Bilbaok seigarren beteranoen mailan.

Imanol Goñi garaipena ospatzen
Goierri Garaia Euskal Kopako azken proban Goñi izan zen azkarrena bertoko korrikalarien artean. Hain zuzen, hirugarren postuan sailkatu zen, Ionut Zinkaren eta Jose Hernandezen atzetik.
Goierri Garai lasterketaren
sailkapena