
Giro ezin hobea izan zen zapatuan Merkatu plazan
Gazteen arteko harremanak lantzea eta indartzea lortu du aurten ere Gernika-Lumoko Astelehentxutxu jaialdiak, askok egin baitute bat “komunikazioaren uretan bustitzeko” eta “txunamia txurfeatzeako” deialdiagaz. 90 kuadrillak parte hartu zuten paella lehiaketan, eta denetara 1.210 mahaikide batu ziren zapatuan Merkatu plazan atondutako jantokian.
Antolatzaileak pozik daude emaitzagaz. Diotenez, anbulantzia bat jartzeagaz asmatu egin dute, hiruzpalauk erredurak eta ebakiak egin baitzituzten. Bazkalosteko ekitaldiek, bestalde, arrakasta eduki dutela azaldu dute: “Karaokean jende askok parte hartu zuen, eta batukadak ere harrera oso ona izan zuen. Kontzertuetan giro itzela sortu zen”.
Alabaina, zer hobetu badagoela eta, datorren urtera begira antolakuntzan parte hartzera animatu dituzte gazteak, “denen ekarpena ezinbestekoa delako”.
-
-
Giro ezin hobea izan zen zapatuan Merkatu plazan
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Paellak prestatzen
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-