
Trenak, Gernika-Lumon
Neguko ordutegia jarriko da indarrean domeka goizaldean, eta 03:00etan ordubete atzeratu beharko dira ordulariak. Hori dela eta, zenbait lineatan gaueko zerbitzua indartuko duela jakinarazi du Euskotrenek, besteak beste, Bilbo-Bermeo linean.
Zornotza-Bermeo:
- Irteerak Zornotzatik: 0:19an, 02:19an, 02:19an (ordu ofizial berria), 04:19an eta 06:19an.
- Irteerak Gernika-Lumotik: Bermeora joateko zirkulazio berezi bat egongo da eta 23:17an irtengo da. Era berean, 02:41ean tren bat Zornotzarantz irtengo da.
- Irteerak Bermeotik: 23:39an, 01:18an, 03:18an (ordu ofizial berria), 05:18an eta 07:23an (Gernika-Lumoraino).
Zornotza-Bermeo linea. Ordutegia (PDFa)
Bestalde, urriko azken astelehenaren harira, zerbitzu berezia eskainiko du Euskotrenek datorren astelehenean, urriaren 28an.
Bilbo-Bermeo noranzkoa:
Bilbo-Bermeo arteko trenak 30 minutuz behin ibiliko dira ia egun osoan.
Bilbo-Amorebieta-Gernika noranzkoa:
Bilbo-Gernika eta Amorebieta-Gernika arteko zirkulazioek 15 minutako maiztasuna izango dute jenderik gehieneko momentuetan.
Halaber, egun horretan trenek ez dute Lurgorri eta Institutua geralekuetan geldialdirik egingo.
Informazio gehiagorako, 902-543 210 telefono zenbakira dei daiteke.