Gazteak, joan den barikuan egindako Txunami Tour-ean
Kamiseta urdinek ipiniko dute kolorea, eta kuadrillen paellek zaporea. Osagai bi horiek zapatuak Gernika-Lumora ekarriko duenaren adibide hutsa baino ez dira, asko dira-eta dagoeneko egutegian lekua irabazita daukan Astelehentxutxu jaialdiak eskaintzeko dauzkanak. Gazteen arteko harremanak lantzea eta indartzea helburu, “inoiz baino freskoago” dator “TXUnamia txurfeatu nahian” gernikarrak “komunikazioaren uretan bustiko” dituen eguna.
Urtero legez, paella txapelketaren bueltan ospatuko dute gazteek jaialdia. 10:30ean zabalduko dute Merkatu plazako Infogunea, eta bertara jo beharko dute txapelketan parte hartu gura duten koadrilek, izena ematera. Paelletan jartzeko zenbakia hartu beharko dute bertan, zenbakirik barik ezin izango baitute eta ez prestaketa ezta aurkezpen guneetara joan. Halaber, lehiaketara aurkezteko asmoa ez dutenek ere Infogunean jakinarazi beharko dute, antolakuntzak “pertsona kopurua jakin” dezan. Zabor poltsak ere bertan banatuko dituzte.
12:00etatik 14:00etara bitartean prestatu beharko dira paellak, kuadrilla bakoitzeko bana, eta 14:15etik 15:00ak arte aurkeztu beharko dira. Behin epaileek dastatuta jaso ahalko dira, “urdailak arrozez eta algaraz elikatzeko”.
Musika ezin falta
Arratsaldeak ere ekarriko du dibertimendua. Txutxu taldeak dioenez, “belarrian iltzatuta geratzeko moduko doinuez gozatzeko aukera izango dugu karaokearen, Zarrapada batukadaren, Izargi taldearen eta DJ Txuren eskutik”. Beraz, osagaiak ezin hobeak direla eta, Astelehentxutxun parte hartzeko deia egin dute. “Zatoz zu ere, gazte gernikarron olatuaren parte zarela erakusteko! Urrixen 26xen, TXUrfieu TXUnamixe!“.
Astelehentxutxuko egitaraua
10:30ean, plazan. Infogunea zabalduko dute. Parte hartzeko bertara jo beharko da.

‘Alakrana’-ko tripulazioko kideetako batzuk, Gernika-Lumoko epaitegiaren aurrean
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.