
Kasino aurreko beira birziklatzeko edukiontzi handia
Hondakinen birziklapena indartzeko helburua du Bermeoko Udalak. Hala, herriko zenbait kaletan dauden edukiontzietan moldaketa txiki batzuk egitea erabaki du. Ingurumen Sailetik jakinarazi legez, Lameran, Kasino aurrean egin dute aldaketako batzuk. Izan ere, edukiontzien ilara luzearen “ikusmen inpaktua gutxitu” nahi izan dute. Modu horretan, gune horretan zeuden beira birziklatzeko hiru edukiontzi berdeak kendu dituzte, eta ordez, bi jarri dituzte: bata, gune berdinean baina handiagoa, eta bestea, baleontziaren aurrean. Neurri horrekin tabernariei “zerbitzu hobea” eskaini gura die, eta era berean, ingurua “txukunago” mantendu.
Bestalde, San Martin auzoan, 26. atariaren parean birziklapen puntua osatu da, pilak batzeko edukiontzi bat jarri baitute. 9. atarariaren aurrean, berriz, etxebizitza berrietan, birziklapenerako puntu berria jarri dutela jakinarazi dute, gune horri ere zerbitzua emateko. Hain zuzen ere, sastarrak, kartoia, beira eta ontziak biltzeko edukiontziak jarri dituzte.