
Euskadiko txapelketan hirugarren izan zen Goñi (eskuman)
Imanol Goñi natxituarrak (Ea) euskal mendi lasterketen kopa irabazteko aukera oso ona izango du domekan. Bertoko herritarra sailkapen buru da, orain arte lehiatutako hiru lasterketak irabazita. Hain zuzen, 66 puntuko errenta dauka bigarren sailkatuarekiko. Goierri Garaia Mendi Lasterketa izango da euskal koparako azken proba puntuagarria.
Joanes Goitisolok ere euskal kopan emaitza ona lortzeko aukera izango du asteburuan. Gernikarra bigarren sailkatua da 23 urtez azpikoen mailan, Joseba Urbano liderrarengandik 24 puntura. Garaipena lortuz gero, hortaz, kopa irabazteko aukeraren bat izan dezake bertokoak.
Bestalde, joan den asteburuko Euskadiko Txapelketan ere maila ona eman zuten bertoko bi korrikalariek. Imanol Goñi natxituarra hirugarren sailkatu zen nagusien mailan. Joanes Goitisolo gernikarra, berriz, bigarren postuan sailkatu zen 23 urtez azpikoen mailan.