
Gimnasia erritmikoko zenbait ikasle artxiboko irudian
Hamar talde izango dira lehian eta talde bakoitzak kategoria ezberdinetan parte hartuko du. Jakinarazi dutenez, guztira, 34 saio izango dira ikusgai gimnasia erritmikoko taldekako Euskadiko txapelketan. Bermeoko Araneko kiroldegian izango da txapelketa, domekan, 11:00etatik aurrera.
Honakoak izango dira parte hartuko duten taldeek: Xixili Gimnastika taldea, Sakoneta, Santutxu, Ipurua, Beti Ritmika, Oskitxo, Ritmika Vitoria, Donosti, Izar Leku eta Tolosa.