Busturialdeko eta Lea-Artibaiko hiru preso politiko horiei ere 'Parot doktrina aplikatu zien Auzitegi Nazionalak

Josune Onaindiari doktrina ezarri zioteneko protesta
Elias Fernandez bermeotarraren eta Josune Onaindia muxikarraren kasuak ere epaileen esku utzi dituzte abokatuek. Fernandezen kasua daraman Kepa Manzisidor abokatuak azaldu duenez, 197/2006 doktrina aplikatuta duten gainontzeko presoekin egin bezala, bi horiek ere aske uzteko eskaera egin diote Espainiako Auzitegi Nazionalari. Hain zuzen, zigorra beteta izan arren
Parot doktrina aplikatu eta preso jarraitzen dutenen kasuan, zigorraren luzapena erabakitzen zuen ebazpena baliorik barik uzteko eskatu dute abokatuek. “Zigorraren likidazioa berriro egiteko eta aske uzteko eskatu dugu”.
Ines del Rioren kasuan, Tafallako presoa berehala aske uzteko agindu zuen herenegun Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, eta atzo arratsaldean atera zen Teixeiroko (Galizia) kartzelatik. Aho batez hartu zuten Europako auzitegi horretako epaileek erabakia. Hain zuzen, 197/2006 doktrinak Europako Giza Eskubideen Itunaren 5. eta 7. artikuluak urratzen dituela esan zuten, eta Ines del Rioren kasuan giza eskubideen kontrakoa dela ebatzi zuten.
Erresuma Batuan preso duten Antton Troitiño askatzeko ere eskatu zuten abokatuek, eta atzo arratsaldean hartu zuen erabakia Londresko Auzitegi Gorenak. Epaitegi horretako presidenteak «berehala» aske uzteko agindu zuen atzo arratsaldean; hala ere, baldintzapean aterako da libre.
Del Rioren antzeko kasuak
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak kaleratutako sententzia aztertuta, Fernandez, Onaindia eta Mamarru ere Ines del Rioren antzeko kasuan daudela uste dute abokatuek. Dena den, euren lizentziamenduak eta askatasuna banan-banan eskatu dituztela azaldu dute; beraz, eskaera horiek banan-banan aztertuko dituztela uste dute. “Zigortu duen epaitegi berberak hartu beharko du erabakia”. Espainiako Auzitegi Nazionalak lau sekzio dituela azaldu du Kepa Manzisidor abokatuak, “beraz, preso bakoitzaren kasuan Parot doktrina aplikatu dion sekzioak erabakiko du”.
Beste bi kasu, etzi
Estrasburgoko sententzia irmoa izanda, zigorra beteta eta 197/2006 doktrina aplikatuta preso dauden herritarrak ofizioz askatzea ere erabaki dezake Auzitegi Nazionaleko plenoak. Hau da, Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia horiei guztiei aplikatzea. Hala ere, printzipioz holakorik ez dutela espero esan du Manzisidorrek; “kasuren batean agian, baina sorpresa izango li-
tzateke”.
Beste bi euskal herritarren kasuak aztertuko ditu etzi Auzitegi Nazionalak, eta horiei buruz hartzen duen erabakia arrasto bat izan daitekeela dio.
Doktrina ezarrita duten Busturialdeko presoak:
- Elias Fernandez Castañares (Bermeo). Bilbon atxilotu zuten, 1986an. Irteera data: 2011ko maiatzaren 27. Doktrinarekin: 2016. Villabonan dute preso.
- Josune Onaindia Susaeta (Muxika). Barakaldon atxilotu zuten, 1992. urtean. Irteera data: 2012ko ekainak 9. Doktrinarekin: 2022. Murtzian dute preso.
Agiriak:
-
-
-
Herritarron epaia, Gernika-Lumon
-
-
Herritarron epaia, Bermeon
-
-
Herritarron epaia, Gernika-Lumon
-
-
Herritarron epaia, Gernika-Lumon
-
-
Herritarron epaia, Bermeon
-
-
Herritarron epaia, Bermeon
-
-
Herritarron epaia, Bermeon
-
-
Herritarron epaia, Bermeon
-
-
Herritarron epaia, Bermeon
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko martxa
-
-
Onaindiari doktrina ezarritakoan egindako manifestazioa
-
-
Onaindiari doktrina ezarritakoan egindako manifestazioa
-
-
Onaindiari doktrina ezarritakoan egindako manifestazioa
-
-
Onaindiari doktrina ezarritakoan egindako manifestazioa
-
-
Onaindiari doktrina ezarritakoan egindako manifestazioa
-
-
Fernandezi egindako omenaldia
-
-
Fernandezi egindako omenaldia
-
-
Fernandezi egindako omenaldia
-
-
Fernandezi egindako omenaldia
-
-
Fernandezi egindako omenaldia
-
-
Fernandezi egindako omenaldia
-
-
Fernandezi egindako omenaldia
-
-
Pintaketa Bermeon
-
-
Elias Fernandezen aldeko mobilizazioa
-
-
Elias Fernandezen aldeko mobilizazioa
-
-
Elias Fernandezen aldeko mobilizazioa
-
-
Elias Fernandezen aldeko mobilizazioa
-
-
197/2006 doktrina salatzeko agerraldia
-
-
197/2006 doktrina salatzeko agerraldia
-
-
197/2006 doktrina salatzeko agerraldia
-
-
Herritarron epaia, Gernika-Lumon