
Eskualde mailako Sorturen batzar bat
Sortu alderdi politikoak jakinarazi duenez, bihar herri batzarrak egingo dituzte bai Gernika-Lumon eta baita Bermeon ere. Harizpe txokoan bilduko dira Gernika-Lumon, 19:00etatik aurrera. Bermeon, berriz, 19:30ean ipini dute hitzordua Gizarte eta Kultura Etxeko hitzaldi aretoan.
Batzarretan hiru gai jorratuko dituzte bildutakoek: Europako hauteskundeak, zaintza partekatua, eta herri plangintza. Azken puntu horren kasuan, gainera, nazio eta lurralde mailako plangitzen berri ere emango dute Sortuko ordezkariek.
Politika parte hartzaileak bultzatze aldera, batzarretan gura duten guztiek parte hartu dezaketela jakinarazi du Sortuk.