
Irati Apraiz saria jasotzen
Irati Apraiz korrikalari gernikarrak hirugarren postuan amaitu du Bilbao Night lasterketaren maratoi erdia. Hain zuzen, 21 kilometroko proban zapaldu zuen podiuma bertokoak. Emakumezkoen mailan 400 korrikalaritik gora parte hartu zuten. Hala, emaitza ederra lortu du gernikarrak.
3.131 parte hartzaileren markak kontuan hartuta, bestalde, bertokoak 180. denbora hoberena egin zuen. Ordu bat eta 28 minutu behar izan zituen ibilbideko 21 kilometroak burutzeko. Dolores Marco bigarren sailkatuak minutu bat gutxiago behar izan zuen proba amaitzeko, eta Melanie Peñalver irabazleak bi minutu gutxiago.