
Aitor Etxebarria (lehenengoa ezkerretik) podiumaren goikaldean
Aitor Etxebarria pilotari nabarniztarrak Baque torneoa irabazi zuen Durangon, joan den asteburuan. Baque Torneoa kadete eta gazte mailetako Bizkaiko pilota txapelketa garrantzitsuenetako bat da. Hala, Nabarnizko pilotariak garaipen handia lortu zuen.
Etxebarria 22-16 nagusitu zitzaion Ibarrondori (Arrankudiaga). Bertokoak hasieratik hartu zuen aurrea, sakeagaz min handia eginda. Hain zuzen, lehen hamar tantuetatik bederatzi sakez egin zituen bertokoak.
Partidaren erdialdean 11-1eko emaitza islatzen zuen markagailuak. Ibarrondok, baina, ez zuen amore eman eta markagailuan hurbiltzea lortu zuen. Gehienez, hala ere, sei tantura hurbiltzea lortu zuen; 12-6 eta 21-15. Partida hasieran lortutako errenta, hortaz, erabakiorra izan zen bertoko pilotariak irabazlearen txapela janzteko.