
Gernika KESBen kirol egitura osatzen duten talde guztiak aurkeztu zituzten joan den barikuan. Hain zuzen, 250 jokalari baino gehiago batu zituen Gernika-Lumoko saskibaloi taldeak, Malosten. Eskolako taldeen zein talde federatuen aurkezpena egin zuen bertoko taldeak.
Ekitaldian Bigarren Mailan jokatzen duen Gernika Bizkaia taldearen aurkezpena ere egin zuten. Hala, Malostera hurbildutako zaleek 2013-2014 denboraldirako taldekideak hurbiletik ikusteko aukera izan zuten. Bertoko saskibaloi taldeak asteburuan jokatuko du ligako estreineko partida.
Txebi Arriaga argazkilariak aurkezpenean ateratako argazkiak.