
Complutenseren kontra iaz jokatutako partida
Joan den asteburuan, Bizkaia Gernikak 16-32 galdu zuen Complutense Cisneros talde madrildarraren kontra. Bosgarren jardunaldian galduta, basurdeek postu bat egin dute behera. Hain zuzen, hamargarren sailkatuak dira, zazpi puntugaz. Universidad Vigo eta Ciencias Fundacion Cajasol azken sailkatuei bi puntuko aldea ateratzen die Gernika-Lumoko errugbi taldeak.
Bertokoek aurretik amaitu zuten lehen zatia, baina bigarren zatian talde espainiarra nagusitu zen. Partidako lehen zatian basurdeek joko ona egin zuten, baina Complutensek lortu zituen lehen puntuak. Madrildarrak 0-10 aurreratu ziren, baina bertoko taldeak ez zuen etzi, eta 26. minutuan partida berdintzea lortu zuen. Iñigo Olaetak zutoin artera egindako bi jaurtiketari esker, bestalde, 16-10 amaitu zen lehen zatia.
Bigarren zatian madrildarrek aurrerapauso bat eman zuten. Baloi ederto mugituz hiru entsegu egin zituzten, bertokoen aukera guztiak zapuztuz. Gernikarrek ez zuten asmatu lehen zatiko jokoa egiten. Hala, bigarren zatian ez zuen tantorik lortu Bizkaia Gernikak.