35/02 eta 26/11 sumarioen kontra
Herriko tabernen auzia legez ezagutzen dena eta Euskal Herriko 40 gazteren kontra Madrilen burutzen ari diren epaiketa salatzera deitu dituzte herritarrak. Gaur goizean Donostian egin duten agerraldian esan dutenez, “herri oso bat” nahi dute epaitu, eta zigortu. “Euskal Herriko jarduera soziokulturalaren motorretako baten kontrako auzia da, Euskal Herriaren pultsu soziokulturalaren aurkakoa”, adierazi du Floren Aoiz 35/02 sumarioan auzipetuak. Etzi hasiko den epaiketa horretan, beste 36 lagun epaituko dituzte; tartean, Karmelo landa eatarra eta Jon Martinez Sukarrietako bizilaguna. Horiekin batera, 110 herriko taberna ere auzitara eroango dituzte, Gernika-Lumokoa eta Bermeokoa, kasurako.
Hala, hilaren 26an manifestazioa egingo dute Bilbon,
Irtenbidearen alde, eskubideen alde. Libre. Epaiketa politikorik lemapean, eta parte hartzeko deia egin dute.