Bi aste eta gero, amaitutzat eman dituzte Artza frontoiaren mendeurreneko ospakizunak. Hainbat izan dira azken bi asteetan antolatutako jarduerak, eta ospakizunak orokorrean «ondo» joan badira ere, herritarren aldetik parte hartzea ez dela «oso altua» izan uste du Gaizka Aurrekoetxea Artza Pilota Elkarteko kideak. Batez ere, frontoiaren inguruan mugitzen diren lagunak parte hartu dutela azaldu du.
Arrakastatsuena, bere ustez, frontoian egon den argazki zaharren erakusketa izan da, «herritar asko hurbildu baitira». Jendetsua izan zen baita ere, domekako herri bazkaria; 125 lagun inguru bildu ziren. Frontoia Gozatu eta Pelota Egunen bitartez, herritarrak erakarri nahi zituzten frontoira jarduera ezberdinen bitartez. Hala ere, «ohiko jendea» baino ez zela bertaratu diote, «aurpegi berri gutxi». Parte hartu dutenen arteko giroa nabarmendu gura izan du, baina, Aurrekoetxeak: «oso giro polita egon baita, eta nire ustez, batez ere, parte hartu duten umeentzat esperientzia ahaztu ezina izango da».
Portuzarra, gainera, frontoi bihurtu zen domekan, laxoa modalitatearen partida jokatu zuten bertan. Jokua, baina, ez zela ulertzen dio Aurrekoetxeak, «guretzako guztiz ezezaguna da eta uste dot jendea apur bat aspertu zela».
-
-
Argazki zaharren erakusketa
-
-
Argazki zaharren erakusketa
-
-
Argazki zaharren erakusketa
-
-
Argazki zaharren erakusketa
-
-
Argazki zaharren erakusketa
-
-
Argazki zaharren erakusketa
-
-
Argazki zaharren erakusketa
-
-
Argazki zaharren erakusketa
-
-
-
-
-
-
Tailerrak frontoian
-
-
Tailerrak frontoian
-
-
Artza pilota eskolako taldeko argazkia
-
-
-
-
Laxoa erakustaldia
-
-
Laxoa erakustaldia
-
-
Laxoa erakustaldia
-
-
Laxoa erakustaldia
-
-
Laxoa erakustaldia