‘Almadraba uno’ itsasontzia
08:30ak aldera iritsi dira Loiuko aireportura Senegalen hilebetez preso izan diren Bermeoko bi arrantzaleak. Familiak zain izan dituzte aireportuan. Arrantzaleek ez dute hedabideen aurrean agertu nahi izan, une horiek familiartean bizi nahi zituztelako.
Bi arrantzale bermeotarrak,
Almadraba Uno ontziko patroia eta kapitaina, domekan utzi zituzten libre hile bat kartzelan egon ondoren. Delitu ekologikoa egitea egotzi diete. Sei hileko kartzela zigorra ezarri diete arrantzaleei, bakarra kartzelan bete beharrekoa, eta 7.000 euroko isuna ordaindu beharko dute. Enpresak, barriz, 3 milioi euro ordaindu beharko dio Senegaleko Itsas Gaietako Agentzia Nazionalari eta 150.000 euro, barriz, Senegalgo Estatuari, “kalte-galerengatik”.
Almadraba Uno atunontziko jabea den Petusa enpresak ontziko tripulazioari zein horien familiei eskerrak eman gura izan dizkie, abuztuaren 2an gertatutako “istripuaren ostean egindako lanagatik eta egoera larri honen aurrean agertu duten zuhurtziagatik eta adoreagatik”.