2014ko Ibilaldirako abestia hautatu asmoz, musika-sortzaileei zuzendutako lehiaketa ipini du martxan Ibilaldia elkarteak. Euskaraz idatzia izatea, ikastola hitza agertzea eta
Euskararen bihozfera leloa azaltzea dira abestiak bete behar dituen hiru baldintzak. Elkarteak berak hiru letra posible jarri ditu sortzaileen eskura, baina, “nahi izanez gero, lehiakideek beste bat sor dezakete.
Lehiaketa honetan edonork parte har dezake, baldin eta partaideetako bat Busturialdekoa bada. Bestetik, abestiak argitaletxe-kontraturik gabekoak izan beharko dira. Jakinarazi dutenez, edozein musika-estilotako abestiak onartuko dituzte, grabazioaren kalitatea ez dute kontuan hartuko eta aukeratutako abestian antolatzaileek adostutako kolaborazioak egongo dira.
CD formatuan edo formatu digitalean aurkez daitezke lanak.CDak Seber Altube ikastolako idazkaritzara eroan beharko dira, eta beste bidea aukeratuz gero,
ibilaldia@ikastola.net helbidera bidali beharko dira. Hori bai, izena emateko orria bete eta aurkeztu beharko da lehiaketarako prestatutako lanarekin batera. Azaroaren 23a izango da abestiak aurkezteko azken egunaMusikari bik, idazle bik eta Ibilaldia 2014ko Kultura batzordeak osatuko dute epaimahaia, eta abenduaren 3an jakinaraziko dute irabazlearen izena. 2014ko Ibilaldia ospatzen den egunean gutxienez kontzertu bat eskaintzeko aukera izango du irabazleak, betiere, hala nahi izatekotan.