Foruko erretiratuak, Butroiko gazteluan
Foruko Udaleko ongizate sozialaren sailak finantziatuta, urteko bigarren irteera egin dute Foruko erretiratuek. Oraingoan, Unbeko Ama Birjina bisitatzera eta Butroiko gaztelua ikustera joan dira foruarrak. Bakioko jatetxe batean bazkaldu, eta Bermeotik osteratxoa egiteko aukera ere izan dute. 66 erretiratu batu ziren irteeran parte hartzeko, eta, ondorioz, udalak balorazio positiboa egin du.