Gernika-Lumoko Arteskolak eguenean hasiko du 2013-2014 ikasturtea, datorren eguenean. Kultur Etxeak jakinarazi duenez, hilaren 16an eman beharko da izena, 19:00etatik 20:00etara.

Arteskolako ikasleen lanen erakusketa
Izena emateko gutxieneko adina 10 urtekoa da. Dena den, izena emateko epea amaituta lekua egonez gero, gazteagoak ere onartuko dituzte, betiere, marrazkiarekiko afizioa egiaztatuta. Marrazki artistikoa eta pintura irakatsiko dute Arteskolan; pinturan, gainera, olioa eta akuarela landuko dituzte.
15 urtez azpikoek 25 euro ordaindu beharko dituzte, eta zaharragoek 50 euro. Eskolak eguaztenetan eta eguenetan emango dituzte; 18:30etik 20:30era helduen kasuan, eta 19:30etik 20:30era 15 urtera artekoen kasuan.