
Rafa Rueda, artxiboko irudian
Gabriel Aresti jaiotzaren 80 urteurrenaren harira, Gabriel Aresti kultura elkarteak egitarau “berezia bezain oparoa” prestatu du hil honetarako. Joan den zapatuan izan zen
Harako Gabriel Aresti hartaz zikloaren baitako lehen ekitaldia,
Gabrielen lekua ikuskizunaren aurre-estreinaldia egin baitzuten Intxaurrondoko (Donostia) kultur etxean. Gaur, berriz, Gernika-Lumora iritsiko da programazioa. Hain zuzen, errezitaldi musikatua eskainiko dute Gotzon Barandiaranek, Rafa Ruedak, Edorta Jimenezek eta Josu Zabalak, 19:00etan, Astran. 3 euro balioko du sarrerak.