Gorka Antxustegi eta Xabat Urresti markinarrek osatutako bikoteak irabazi du Gernika-Lumoko hogeigarren rallya. Lea Ar- tibaikoek 49.01 minutu behar izan zituzten ibilbideko zortzi pasal- diak burutzeko. Zapatu goizean lehia estua izan zuten, baina arra- tsaldeko ataletan inor baino ho- beto moldatu ziren markinarrak. Hala, lasterketa ederra eginez nagusitu ziren.
Arratsaldeko lehen ataletara bigarren postuan heldu ziren ber- tokoak. Hain zuzen, bost segundo ateratzen zizkien Iñigo Olabegogeaskoetxeak eta Iñaki Narbaizak osatutako bikoteak. Seigarren pasaldian, baina, istripu txiki bat izan zuen bikote horrek garaipena lortzeko aukera galduz. Azkenean, Rafa Ateka eta Xabier Urrutia sailkatu ziren bi- garren. Ateka iazko rallyan gai- lendu zen, baina aurten ezin izan du garaipena errepikatu. Podiumaren azken postua, bestalde, Ander Aranarentzat eta Arkaitz Kobeagarentzat izan zen.
Urresti kopilotuak azaldu duenez, «pozik» daude garaipena lortuta. Izan ere, «emaitza oso» ona dela deritzo. Markina Xemeingoak azaldu duenez, goizean «auto azkarrenei eusten ahalegindu» ziren, eta erasoa jo zuten arratsaldean. «Arratsaldeko atal bihurgunetsuak hobeak ziren gure kotxearentzat» argitu du.
Urrestiren berbetan, aurtengo rallyko atalak «oso ederrak» izan dira. Jakinarazi duenez, «arratsaldeko atalak gustatu zaizkigu bereziki». Baserri bide estuetan ederto moldatu zirela esan du.
Gernika-Lumoko garaipena kontuan hartuta, bikoteak hiru proba irabazi ditu 2013an. Denboraldian zehar kotxeagaz zenbait arazo mekaniko izan arren, lasterketa bat amaitu duten bakoitzean sailkapenaren goikaldean izan dira.
Gernika Racing taldea pozarren azaldu da probak izan duen harre- ragaz. Hibai Bilbao taldeko kidea- ren berbetan, «eguraldiak lagun- duta, jende asko batu zen errepi- de hegaletan». Hainbesteko lana egin ostean, zaleek erantzutea oso pozgarria dela deritzo.
Antolakuntzakoak azaldu duenez, bikote parte hartzaileak zein zaleak gustura ziren probaren amaieran. Hala, gehiago ezin dezaketela eskatu esan du automobilismo taldekoak. Aurten, ataletan zenbait aldaketa egin ditu Gernika Racingek. Hala, proba hasi aurretik nahiko
urduri zeuden atolakuntzako kideak, azkenean, guztia ondo irten arren. «Arazorik ez dugula izan ikusita, indarrak berreskuratu ditugu datorren urteko lasterketa antolatzeko», nabarmendu du Bilbaok.
Sailkapena
-
-
Argazkia: Jata Racing
-
-
Argazkia: Jata Racing
-
-
Argazkia: Jata Racing
-
-
Argazkia: Jata Racing
-
-
Argazkia: Jata Racing
-
-
Argazkia: Jata Racing
-
-
Argazkia: Jata Racing
-
-
Argazkia: Jata Racing
-
-
Argazkia: Jata Racing
-
-
Argazkia: Jata Racing
-
-
Argazkia: Jata Racing
-
-
Argazkia: Jata Racing
-
-
Argazkia: Jata Racing
-
-