
Itxaso Atutxa, Foruko ekitaldian
Foruko Batzokiak ateak ireki zituenetik hamar urte igaro direla eta, EAJk ekitaldia egin du herri horretan, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea bertan dela. Batik bat, autogobernua izan du hizpide Atutxak, eta EAJren politika goraipatu du, besteak beste, Autzaganeko tunelak aipatuta. Atutxaren berbetan, Autzaganen arazo bat zegoen, eta EAJk “irtenbide bat” jarri du. “Hori da EAJren eredua. 113 milioi inbertitu ditugu Autzaganen eta Bermeon; kultura eta turismoaren alde egin dugu Bakearen Museoarekin, Euskal Herria Museoarekin, Arrantzalearen Museoarekin… Hori da EAJ-PNVren politika. Hemen egiten duguna”.
Kontrara, Espainiako gobernuaren politikarekin kritiko agertu da Bizkai Buru Batzarreko presidentea: “Madrilengatik balitz, oraindik ibiliko ginateke gurdiekin eta idiekin. Zer gertatzen da abiadura handiko trenarekin? Nola liteke bidaiaririk gabeko estazioak egotea? Eta nola liteke baita Estatuak euskal Y-a bukatzeko berari dagokion dirua ez jartzea”. Jeltzaleaen arabera, “Espainiako gobernuak ahaztuta gaituen bitartean”, EAJk irtenbideak proposatzen ditu.
Hezkuntza erreforma ere izan du Atutxak berbagai “Werten legea edo toki erregimenari buruzko legea moduko agintekeriek gure eskuduntzak erasotzen” dituztela nabarmenduz. Espainiak “indarrean dagoen lege ordenamendua mespretxatzen” duela deritzo Atutxak, eta estatus berri bat aldarrikatu du. “Espainiarekin harreman modu berria behar dugu. rrespetu falta horrek oraingo ordenamendua hondatzen du, eta beste bidea hartzea baino beste erremediorik ez dago”. Hari horretatik, autogobernu maila handiagoa behar dela gaineratu du. “Herri honetako biztanleek hobeto bizitzea gura dugulako, enplegu gehiago sortu gura ditugulako, ekonomia suspertzeko baliabide gehiago izan gura ditugulako, beharrean daudenak laguntzeko bitarteko gehiago izan gura ditugulako”. Autogobernu maila handiagoa izan ezean, hori guztia “ia ezinezkoa” dela uste du EAJk.
-
-
Argazkia: EAJ
-
-
Argazkia: EAJ
-
-
Argazkia: EAJ
-
-
Argazkia: EAJ
-
-
Argazkia: EAJ
-
-
Argazkia: EAJ
-
-
Argazkia: EAJ
-
-
Argazkia: EAJ