
Intxausti garaipena ospatzen
Beñat Intxausti muxikarrak Beijingo Tourreko (Txina) laugarren etapa irabazi du gaur. Hain zuzen, mendiko etapa nagusian gailendu da bertoko txirrindularia. Mentougou mendatean azkarrena izanda, denboraldiko bigarren garaipena lortu du Intxaustik. Giroan ere etapa garaipen bat lortu zuen.
Lasterketa amaitzeko bi kilometroren faltan jo du erasoa muxikarrak, aurkari guztiak atzean utziz. Hala ere, helmugan ez du errenta handirik lortu. Izan ere, Daniel Martin irlandarrak ere eraso gogorra jo du bertoko txirrindulariari garaipena kentzeko asmoz.
Garaipena lotuta, muxikarrak Beijingo Tourreko lidergoa hartu du, eta ezusteko handirik ezean sailkapen orokorrean nagusituko da. Izan ere, biharko azken etapa leuna da. Hamar segunduko errenta dauka bigarren sailkatuarekiko. Sailkapen orokorrean nagusituz gero, denboraldiko lehen itzulia irabaziko luke muxikarrak.