Atzo izan zen Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak eta Bermeo Txirrindularitza taldeak antolatutako kirol jarduera hori. Antolatzaileak “pozik” agertu dira aurtengo parte hartzearekin; izan ere, 202 parte hartzaile izan ziren atzokoan, “inoiz baino gehiago”.
Adin guztietako herritarrak erakarri asmotan, sei lasterketa antolatu zituzten, adinaren arabera banatuta. Parte hartzerik handiena L.H. 3 eta 4. mailakoen kategorian izan zela aipatu dute antolatzaileek, hala ere, nagusien kategorian egon den parte hartzaileen igoera nabarmendu gura izan dute.
Izaera herrikoia eta soziala duen lasterketa da da Ziklokros Eguna, helburua partaidetza sustatzea da. Jakinarazi dutenez, 236 euro batu dituzte eta horiek ekintza solidario batera bideratuko dituztela aipatu dute.