Partida garrantzitsua jokatuko du Gernikak, sailkapenaren goikaldean jarraitze aldera
Gernika Futbol Taldeak partida garrantzitsua jokatuko du bihar, sailkapenaren goikaldean jarraitze aldera. Bertokoak hirugarren sailkatuak dira Hirugarren Mailako ligan, eta Leioa bigarren sailkatuaren kontra jokatu behar dute, Sarrienan (Leioa). Sailkapen nagusiko lehen lau sailkatuek puntu kopuru berdina dute. Hala, garaipena lortuz gero, gora egiteko aukera izango lukete gernikarrek. 19:00etan hasiko da bi taldeen arteko lehia.
Bermeo Futbol Taldeak, bestalde, garaipena lortzeko beharrizan handiagaz jokatuko du Alaves Bren kontra. Zazpi partida jokatuta, bermeotarrek bi puntu bakarrik lortu dituzte. Hala, azkenaurreko sailkatuak dira Elgoibar azken sailkatuaren puntu kopuru berdinagaz.
Garaipena lortzeko bidean, Bermeok etxeko zaleen babesa izango du Itsasganen jokatuko baitu neurketa. Zapatuan neurtuko dituzte indarrak, 17:30etik aurrera.
Lurraldek Lehen Mailan
Lurraldeko Lehen Mailan, bestalde, Busturiak eta Urbietak derbia jokatuko dute, Itxas-Adarren. Zapatuan izango da Busturialdeko derbia, 16:00etan. Hiru partida jokatuta, Urbieta bigarren sailkatua da eta Busturia bosgarrena.
Gernika Sportingek eta Bermeo Bk, bestalde, Ermuaren eta Plentziaren kontra neurtuko ditzute indarrak. Gernikarrek Teodoro Zuazua zelaian jokatuko dute, zapatuan 17:00etatik aurrera. Bermeotarrek, bestalde, Pentan jokatuko dute, zapatuan, 15:45ean.