Urdaibai eskubaloiko neskak, artxiboko irudian
Urdaibai Eskubaloiko emakumezkoen talde nagusiak lidergoa izango du jokoan, zapatuan. Hain zuzen, Errotabarri (Ermua) bigarren sailkatuaren kontra jokatu beharko dute bertoko neskek. Urdaibaikoek, etxeko zaleen babesa izango dute, garaipena lortzeko. Izan ere, Isla Kale kiroldegian neurtuko dituzte indarrak bi taldeek, 18:00etatik aurrera.
Orain arte jokatutako bi partidak irabazita Urdaibai eta Errotabarri sailkapenaren buruan daude berdinduta. Hain zuzen, lau puntu ditu talde bakoitzak, baina tantoen aldeagatik da lider Urdaibai. Hortaz, ligako hirugarren jardunaldian berdinketa apurtuko dute.
Zapatuan partida gehiago Isla Kalen
Emakumezkoen taldearen ostean, gizonezkoen talde nagusiak jokatuko du ligako hirugarren jardunaldia. Galdakaoren kontra neurtuko dituzte indarrak mutilek, 19:30etik aurrera.
16:30ean, bestalde, gazte mailako emakumezkoek jokatuko dute, Muskizen kontra.