Santanape kiroldegia. Argazkia: Gernika-Lumoko Udala
Dagoeneko 565 pertsona matrikulatu dira dagoeneko Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak antolatutako ikastaroetan. Urritik ekainera bitartean luzatuko dira ikastaroak, eta denetara 698 plaza daude. 11 dira, hain zuzen, ikastaroak: gimnastika erritmikoa, mantentze gimnasia, biking-a, aquagyma, zunba, judoa, cardioboxa, pilatesa, tai txia, eskalada eta karatea.
Oraindik ikastaro batzuetan plaza guztiak bete ez direnez, izena emateko epeak zabalik darraiela ekarri du gogora Kirol Patronatuak. Hortaz, izena eman nahi izanez gero, Santanape kiroldegira jo edo 94-627 00 45 telefono zenbakira dei daitekeela adierazi dute. Zunban, mantentze gimnasian, cardioboxen eta tai txin daude lekuak.