Gernika-Lumoko denda bat
Gau Zuria ospatuko dute Gernika-Lumoko Merkatari Elkarteko kideek. Hala, 19:00etatik 23:00etara bitartean eskaintza paregabeak izango dituztela iragarri dute. DJ bat, umeentzako txikipark-a… ere izango direla aurreratu dute.
Komertzio txikiari bultzada ematea du helburu Gau Zuriak. Dendez gain, tabernek ere eskaintzak izango dituzte gaur gauean. Hain zuzen, Gau Zurian parte hartuko duen establezimendu bakoitzak kandela elektroniko bat eta lore zuri bat jarriko dute kanpoko aldean, zeintzu eskaintza dituen iragartzeko kartelaz gain. Kontsumitzaileek deskontu txartelak lortuko dituzte, baita txikipark-erako txartelak ere.