Argazkia: CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Eusko Jaurlaritza/Mikel Arrazola
Valentziako Castor gas biltegiak Mediterranio aldean jazotako lurrikarekin zerikusia izan dezakeela oinarri hartuta, Eusko Legebiltzarrean ekimen bi erregistratu ditu Dani Maeztu EH Bilduko legebiltzarkideak. Hain zuzen, La Gaviota “gertutik zaindu” behar dela deritzo koalizioak. Hala, Bermeoko gas biltegia 1994tik dagoela martxan ekarri du gogora Maeztuk, baita 2011n azpiegituraren handitzea adostu zela ere. Biltegiaren gaur egungo egoera zein den jakiteko, ingurumen baimenak indarrean dituen ala ez zehazteko, arazo sismikoak aztertu diren jakiteko eta Jaurlaritzak proiektu horretan daukan erantzukizuna zein den zehazteko galdera sorta aurkeztu du koalizioak.
Horrez gain, EH Bilduk azaldu duenez, Ekonomia sailburu Arantxa Tapiak agerraldia egin beharko du Legebiltzarrean,
fracking-a baimentzerako orduan ondorio sismikoak kontuan izan dituen azaltzeko. Bere bigarren idatzian, zenbait geologok Valentziako kostaldeko lurrikarak eta Castor gas biltegiaren jarduerak harremanetan jarri dituztela adirazi du Maeztuk. “Arazo horiek hemen ere gertatu daitezke,
fracking-ari ateak irekiz gero. Izan ere,
fracking-ak antzeko teknika erabiltzen du, baina, kasu honetan, ur eta elementu kimiko ugari nahasten dituelarik eta presio handiz lur azpian sartzen direlarik”.