Gernikarrek eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak elkarlanean grabatutako lehen lanak laster ikusiko du argia. Abuztuan hasi zituzten grabaketak, eta dagoeneko nahasketak ere amaitu dituzte; hala, azaroaren 8an egingo dute aurkezpena. Lo Imposible, Mama, El Orfanato eta beste hainbat filmetako soinu banden egile Fernando Velazquezek zuzenduta, abuztuaren amaieran egin zituzten grabaketak orkestraren Miramongo (Donostia) egoitzan, eta edizio eta nahasketa lanak Elkarreko estudioetan egin dituzte, Eñaut Elorrietak berak Victor Sanchez eta Jean Phocas teknikarien laguntzagaz zuzenduta. Azken nahasketak, aldiz, Haritz Harreguyren Usurbilgo Hi Gain estudioetan egin dituzte.
Ken Zazpiren kantutegiko zazpi abesti esanguratsuenak bildu dituzte diskoan eta, gainera, zenbait kanta berri ere jasoko ditu, “sinfonia eraginkorra osatuz”. Azaldu dutenez, “sinfonia liluragarri bat” izango da “mundu berri batentzat”, berau baita Ken Zazpiren lehenbiziko lan sinfonikoa. Aurrerapen kanta, Bihotz izenekoa, zabaldu dute dagoeneko.
Taula gainean ere Fernando Velazquez izango da orkestra zuzendaria. Ken Zazpiko kideekin batera, 88 musikari ariko dira zuzenekoetan. Jantziak, bestalde, Nora Izagirre diseinatzaileak sortutakoak izango direla aurreratu dute.
Abenduan hasiko dira diskoaren zuzenekoekin, eta iragarri dituzte birako zenbait data. Hain zuzen, Donostiako Kursaalean izango dira abenduaren 3an, Iruñeko Baluarten abenduaren 4an, Bilboko Euskaldunan abenduaren 5ean, Gasteizko Principal antzokian abenduaren 12an eta Donibane-Lohitzuneko Jai-Alain abenduaren 13an.
Diskoaren azala
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.