Irudian bertoko eta Alemaniako ikasleak eta irakasleak harrera ekitaldiaren momentu baten
Urtero legez, Pforzehimgo zenbait ikasle Gernika-Lumon izango dira, datozen egunetan. Hain zuzen, hamalau ikaslek eta bi irakaslek aste beteko egonaldia egingo dute herrian. Atzo heldu ziren, eta datorren eguaztenean joango dira. Gernika-Lumoko Institutuko ikasleak, bestalde, urtarrilean joango dira Alemania bisitatzera.
Alemaniako ikasleak Gernika-Lumon egingo duten egonaldiaren barruan, Urdaibai eta euskal kultura ezagutzeko aukera izango dute.