Txakur bat, uhalarekin
Zigorrak gogortuko dituela jakinarazi du Gernika-Lumoko Udalak, eta, beraz, arau-hauste bakoitzagatik legeak aurreikusten duen isunik altuena ezarriko du. Hain zuzen, 750 eurotik 3.000 eurora artekoak izan daitezke isunak. Udalak azaldu duenez, txakurren jabeak araudia betearaztera bultzatzeko kanpaina berezi bat abiaraziko du, eta, horri jarraiki, udaltzainak zorrotzago ariko dira araudia betetzen den ikuskatzen. Besteak beste, bereziki zorrotzak izango dira txakurren kakak batzen diren egiaztatzerakoan. Halaber, txakurrak uhalarekin eta muturrekoarekin pasiatzen diren zainduko dute, eta baita derrigorrezko txipa, asegurua eta txertoen kartilla duten edo ez. Arriskutsu legez katalogatutako txakurren kasuan, araudi espezifikoa betetzen den ikuskatuko dute.
Bestalde, arratoientzako pozoina txarkuteriako produktuekin nahastuta atzeman du Udaltzaingoak parkeetan eta lorategietan. Hori dela eta, txakurren jabeei animaliak lotuta eroateko gomendioa egin die udalak.
Udal ordenantza deskargatzeko:
Animaliak edukitzea eta babestea arautzen duen udal ordenantza (PDF 1.014Kb)