Ereñozarko igoeran parte hartu zuten zenbait lagun.
Argazkia: Arrolape
Domekan izan zen XXXII. Ereñozarrera Igoera, Ereñoko San Miguel jaien barruan. Ereñozarko baselizan meza egin zuten 12:00etan, eta ostean hasi zen proba herrikoia. Ibilbide labur bezain maldatsua egin zuten parte hartzaileetan azkarrena Arratzuko Arrolape mendi taldeko Imanol Goñi eatarra izan zen, 9 minutu eta 4 segundoko marka ezarrita. 2-3 segundora iritsi zen tontorrera Julen Aranguena kortezubitarra, eta Josu Uriarte Gernika-Lumoko bizilaguna izan zen hirugarrena, Aranguena baino hamabi segundo beranduago helmugaratuta.
San Miguel jaiak agurtzeko, bestalde, Nabarnizko eta Ereñoko Kabelinatxe dantza taldearen saioa izan zen Ereñon.