Gernika-Lumoko herritarrek bi erakusketa berri ikusteko aukera izango dute datozen asteetan. Alde batetik,
Lurrekoa, emakume baserritarra dago ikusgai Elai Alai aretoan. Hain zuzen, hilaren 18a arte izango dira ikusgai Santi Ayusoren argazkiak. Euskal Herriko eta Hego Amerikako emakume baserritarren argazkiak batzen ditu erakusketak.
Bestetik, kultur etxean Harresiak Apurtuz koordinakundearen
pertsona guztien arteko topaketak hamar urtetan erakusketa jarri dute. Bertan, koordinakundearek ekitaldi garrantzitsuenen argazkiak ikusi ditzakete interesatuek. Ikusentzunezko atal bat ere jarri dute. Hilaren 24a arte izango da ikusgai erakusketa.