Markina-Xemeingo saioa
Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren kanporaketa joan den zapatuan jokatu zen, Markina-Xemeinen. Agin Laburuk eskuratu zuen finalaurrekoetarako txartela, 699,5 puntu eskuratuta. Haren atzetik sailkatu dira Jone Uria, Onintza Enbeita, Eneko Abasolo
Abarkas, Eneko Fernandez eta Beñat Ugartetxea, hurrenez hurren. Muxikarrak 623 puntu jaso zituen eta, beraz, hurrengo fasean sartzeko aukera gutxi dauzka. Esan duenez, dena den, “finalaurreko barik, baina gustura eta pozik” dago saioaren ostean.
Bigarren kanporaketa jokatuta, behin-behineko sailkapenaren buru Agin Laburu da, eta Jon Martin da bigarren. Zerrendan hurrengoak Jone Uria, Alaia Martin, Nerea Elustondo, Odei Barroso, Fredi Paia, Onintza Enbeita, Iker Zubeldia, Eneko Abasolo, Eneko Fernandez eta Beñat Ugartetxea.
880 bertsozale bildu ziren saioan. Markina-Xemeingo Udalak eta herritarrek saioari emandako laguntza eskertu dute antolatzaileek. Horrez gain, bereziki Markina-Xemeingo bertso eskolaren lana izan dute gogoan.
www.bertsoa.com webgunean daude ikusgai Markina-Xemeingo bertsoaldi onenak.
Puntuazio taula
|
8H |
8Tx |
Puntuak |
10Tx |
Kartzela |
Guztira |
Agin Laburu |
134.00 |
137.50 |
144.50 |
147.00 |
136.50 |
699.50 |
Jone Uria |
133.50 |
129.00 |
136.00 |
145.00 |
133.50 |
677.00 |
Onintza Enbeita |
120.00 |
124.50 |
117.50 |
127.50 |
133.50 |
623.00 |
Eneko Abasolo |
112.50 |
138.50 |
103.50 |
122.50 |
122.50 |
599.50 |
Eneko Fernandez |
118.00 |
120.50 |
115.50 |
123.50 |
120.50 |
598.00 |
Beñat Ugartetxea |
105.50 |
118.00 |
129.50 |
110.00 |
114.50 |
577.50 |