Joan den asteburuan, Jose Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak harrera egin zien Xabier Barandika eta Unai Lekerikabeaskoa
Lekerika puntistei. Hain zuzen, amateur mailako Munduko Zesta-Punta Kopa irabazi zuten gernikarrek, duela bi asteburu.
Udal agintariak herriko eskolako kideek egindako lana goraipatu zuen, harrobiarekin egiten ari diren lana bikaina dela esanez. Luis Urtubi eta Gonzalo Beaskoetxea eskolako kideek ere parte hartu zuten ekitaldian.